romoTIKromoRA Romo auzoko saltoki txikiak eta ostalaritza nabarmentzeko ekimena da.

Auzokide, auzoko elkarte, adintsuen talde, saltoki eta ostalarien laguntza lortu nahi dugu.

Getxoko 3 profesionalek, Zurekin Emprende, Aingara Bordatuak eta Raúl Fernández de Pinedok, suspertutako ekimena da eta Getxolanek, Getxoko Udalaren Sustapen Ekonomikorako Sailak, diruz lagundua.

Zergatik romoTIKromoRA?

 

Ekimen honen xedea auzotik auzoko saltoki txiki eta ostalariekin lanean aritzea da.

Saltoki txikiak auzoen izaeran funtsezko zutabea dira eta bizirik manten daitezen alderdi oso garrantzitsuak. Gaur egun, desagerpena eragingo dion eraldaketa sakona jasaten ari da sektorea: erosketetarako ohiturak, komunikatu eta  harremanak izateko era… kanal-orotasunak salmenta bideak mugagabeak izatea dakar.

romoTIKromoRAn hiri eta auzoak gizatiartzeko merkataritza alderdi garrantzitsua dela uste dugu, pertsonen arteko elkarreraginak, eskuzabaltasuna, konfiantza eta hurbiltasuna pizten duten espazioak baitira.

Saltoki txikietan herritarrak konprometituko dituen paradigma berri bat mantendu eta garatzeko lanean aritu nahi dugu, bizi dituzten errealitateak, euren beharrizan berriak zeintzuk diren entzutetik eta guztion onerako komunitatean jarduteko.

Elkartu eta antolatzeak dinamizazio ekimen berrien sormenean laguntzen du, auzo bakoitzaren errealitateari erantzungo dien zerbitzu berriak diseinatzeko eta merkatuak aurkezten dizkigun erronka berriei aurre egiteko.

romoTIKromoRAn parte har dezazun nahi dugu

Romo auzoko eragile aktibo guztiei eta guztientzat zuzendutako ekimena da: elkarte, interes edo kontraste talde, auzokide, saltoki txiki eta ostalariak.

Romon bizi zara? Erdu eta parte hartu!

romoTIKromoRAn parte har dezazun nahi dugu

Romo auzoko eragile aktibo guztiei eta guztientzat zuzendutako ekimena da: elkarte, interes edo kontraste talde, auzokide, saltoki txiki eta ostalariak.

Romon bizi zara? Erdu eta parte hartu!

Ekimenaren helburuak

  • Erosketak egiteko, aisialdiaz edo kulturaz gozatzeko leku erakargarri moduan Romo ikusgarri egitea.
  • Saltokien eskaintza eta baliozko proposamenak ezagutaraztea.
  • Partaide, saltzaile txiki eta ostalarien artean sinergiak sor daitezen konetatu eta bideak erraztea.
  • Guztion onerako eragile anitzak mobilizatzea.

Horretarako, romoTIKromoRA bi fasetan garatuko da:

1

Auzoaren baliozko proposamena ikustaraztea.

Zer daukagu Romoko auzoan erakargarri suerta daitekeenik?

Interes-guneak, pertsonen mugimenduak eragiten dituztenak, kultura eskaintza eta auzoak dituen produktuen eta zerbitzuen eskaintzak antzemateko Romoko eragile aktiboekin bateratze-lana.

Romoren garrantzia azpimarratzeko sare sozialen bidez ekimenaren informazioa kanpoalderantz hedatzea.

2

Auzoko merkataritzaren analisi eta diagnostikoa.

Zer nahiko zenuke gertatzea Romoko saltoki txikietan? Nola lor dezakegu hori gauzatzea?

Herritarren beharrizanak antzeman eta lan taldeen bidez diagnostikoa egiteko eragile anitzekin lan saioak.

Saltoki txiki eta ostalariekin Focus groupak erantzun zehatzak bilatzeko.

Erdu eta parte hartu!

Burututako jarduerak

Irailaren 24ean 
19:00etan

Romo auzoko elkarteren baten ordezkariak eta auzokideak.

Urriaren 2an 
14:15etan

Romo auzoko saltzaileak.

Urriaren 4ean 
10:00etan

Romo auzoko ostalariak.

Urriaren 28an 
19:30etan

Romo auzoko elkarteren baten ordezkariak, auzokideak, saltzaileak eta ostalariak.

Azaroaren 18an 
14:15etan

Romo auzoko saltzaileak eta ostalariak.

Ezin izan duzu parte hartu eta zure iritzia helarazi nahi diguzu?

Idatz iezaguzu hona kaixo@romotikromora.com